'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako lanak urriaren 26rako aurkeztu beharko dira

Uztarria.eus 2010ko ira. 3a, 14:09

Argazkiak ateratzeko gaia mugikortasuna eta irisgarritasuna da

Sarituen izenak azaroaren 3an jakinaraziko dituzte

IX. Gure inguruari begirada bat Argazki Lehiaketan parte hartzeko lanak urriaren 26rako aurkeztu behar dira Azkoitiko edo Azpeitiko Tokiko Agenda 21en, hau da, Azpeitiko edo Azkoitiko udaletxeetan.

Aurtengo lehiaketaren gaia mugikortasuna eta irisgarritasuna izango da. Gaiaren barruan sei maila zehaztu dituzte: motordun ibilgailuak, motorgabeko ibilgailuak, irisgarritasunerako oztopoak, landa errepideak, bidegorriak, errepideak eta oinezkoen guneak (jolasleku, kale...).

Gaiaren barruan banatu dituzten maila bakoitzean izendatuko dute irabazlea, eta 150 euroko saria jasoko du bakoitzak. Sarituen izenak azaroaren 3an kaleratuko dituzte eta sari banaketa Azkoitian egingo dute San Andres jaien baitan.

Informazio gehiago behar izanez gero 943 15 70 70 (Izaskun Zeziaga) edo 943 85 71 65 (Amaia Argarate) zenbakietara deitu behar da. Bestela, agenda21@azpeitia.net edo ingurumena@azkoitia.net helbideetara idatzi.

Lehiaketaren oinarriak

Azpeitia edo Azkoitian ateratako argazkiak soilik onartuko dituzte. Maila bakoitzean bi argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak, eta cd batean aurkeztu beharko dira JPEG formatuan. Egile berak aurkeztutako argazkietako bakoitzak kode bat izango du, argazkilariak aukeratutako leloak eta argazkiaren zenbakiak osatua. CDa kartazal itxi batean sartuko da eta, horrekin batera, orri batean egilearen izen eta deiturak, helbidea eta harremanetarako telefonoa idatziko dira. Gainera, ezinbestean adierazi beharko da aurkezten dituen lanen zerrenda, bakoitzaren kodearekin, zein eratakoa den, izenburua eta argazkia atera den tokiaren aipamena. Kartazalean, kanpotik, argazkilariak aukeratu duen lelo edo lema jarriko da, argi eta garbi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide