Hiru azpeitiar Bizkaiko bi taldetan

Uztarria.eus 2010ko ira. 6a, 13:09

Hodei Mendinuetak eta Jon Orbegozok Lemona taldean jokatuko dute denboraldi honetan

Oinatz Elustondok, berriz, Portugaleten

Hasi da 2010-11ko futbol denboraldia maila gehientsuenetan. Aurtengo denboraldian hiru azpeitiarrek Bizkaiko bi taldetan jokatu dute; Hodei Mendinueta eta Jon Orbegozok Bigarren B Mailako Lemona taldean eta Oinatz Elustondok Hirugarren Mailako Portugaleten.

Hodei Mendinuetak (Azpeitia, 1986) Real Unionen jokatu du azken bi urteetan . Aurten, urtebeterako kontratua sinatu du Lemona taldearekin, eta jokatu dituzten bi partidetan hasierako hamaikakoan izan da jokalari azpeitiarra.

Lemona taldearekin sinatu du Jon Orbegozok (Azpeitia, 1984) ere. Iazko denboraldian Amorebietan jokatu zuen eta aurten Lemona taldean jokatuko du Mendinuetarekin batera. Joan den asteburuan gola sartu zuen Orbegozok Zamoraren aurka jokatutako partidan.

Oinatz Elustondok (Azpeitia, 1990) Real B eta Lagun Onaken hiru urte pasatu ondoren, Portugaleten jokatuko du denboraldi honetan. Joan den astean 25 minutu jokatu zituen Arenasen aurka, eta 2-1 galdu zuten. Asteburu honetan ere galdu egin dute eta azkenbigarren postuan da talde bizkaitarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide