Bi ale berri Uztarriaren zibertekarako

Uztarria.eus 2010ko ira. 6a, 20:09

Aitor Arrutiren Urrestilla. Euskal herri baten historia eta Nekane Zinkunegik idatzitako Santi Lazkanoren biografia txikia irakurgai daude webgunean

Dagoeneko 23 liburu irakur daitezke uztarria.com-en ziber-artxiboan

Uztarria.com-en ziberteka atala hazten ari da. Liburuen saila da azken bi aleekin hornitutakoa. Aitor Arrutiren Urrestilla. Euskal herri baten historia eta Nekane Zinkunegik idatzi eta Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratutako Santi Lazkano txirrindulari zenaren biografia txikia dira zibertekaren barruko liburuen sailean gehitu ditugun azken bi argitalpenak. Bi liburuok aurten, 2010ean, argitaratutakoak dira.

Uztarriak argitaratutakoak ez ezik, Azpeitian argitaratu diren edo Azpeitiarekin zerikusia duten liburuak jaso eta sareratzea da, besteak beste, Uztarriaren zibertekaren helburua. Dagoeneko 23 liburu irakur daitezke uztarria.com-en ziber-artxiboan, eta liburuak on-line irakurtzeko aukera zabaltzen jarraitzea da asmoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide