Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 8a, 12:09

Manifestazioa Adierazi EH herri ekimenak antolatu du larunbaterako

Manifestaziora autobusez joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute

Azkeneko albistea (irailak 9, 14:05). Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin du manifestazioa

Datorren larunbaterako, irailak 11, manifestazioa deitu du Adierazi EH herri ekimenak. Eskubide guztiak denontzat Euskal Herri osoan lelopean egingo dute eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa.

Martxa 17:30ean hasiko da Bilboko Aita Donostia plazatik. Azpeititik Bilbora joateko autobusa antolatu dute, 15:45ean, Etxe-Zuri aurretik irtenda. Autobusean joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Azkeneko albistea (irailak 9, 14:05).Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin du manifestazioa. Informazio gehiago berria.infon.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide