Udalbiltzako auzipetuen alde Madrilen egitekoak ziren ekitaldi bat galarazi egin dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 9a, 11:09

Espainiko Gobernuaren arabera, prozesatuak “terrorismo delituengatik” daude akusatuta, eta ekitaldi honek zenbait pertsonari kalte egin dakioke

Datorren astelehenean ekingo diote berriro Udalbiltzaren kontrako epaiketari, auzipetuen artean da Miren Odriozola azpeitiarra

Udalbiltzako auzipetuen alde Madrilen egitekoak ziren ekitaldi bat galarazi egin du Espainiko Gobernuak Madrilen duen Delegazioak. Irailaren 14an ziren egitekoak Udalbiltzako auziperatuen aldeko ekitaldi informatiboa Madrilgo Reina Sofia plazan, baina Espainiako Gobernuak debekatu egin du. Ebazpenaren arabera, prozesatuak “terrorismo delituengatik” daude akusatuta, eta ekitaldi honek zenbait pertsonari kalte egin dakioke.

Datorren astelehenean, irailaren 13an, ekingo diote berriro Udalbiltzaren kontrako epaiketari. Auziperatuen artean daude Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra. Uztailean hasi zuten epaiketa eta Fiskaltzak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatzen ditu auzian inputatuta dauden 22 akusatuen kontra.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide