Zuen artean ez horrelakorik izenburu hartuta, Gipuzkoako hamalau apaizek osatutako taldeak gutun bat helarazi zuten hedabideetara. Bertan, Joxe Arregi azpeitiar teologo frantziskotarrari elkartasuna eta babesa adierazi diote. Gutuna sinatu dutenen artean Patxi Aizpitarte Gipuzkoako bikario nagusi izandako beizamar apaiza eta Urrestillako apaiz izan zen Jose Ramon TreviƱo daude.
Gutunean diotenez, Joxe Arregi isilarazteko edota atzerrira bidaltzeko asmoak eta orain Arregik Frantziskotar Ordena utzi izanak, fededun eta herritar askoren artean "nahigabe, kezka eta nahasmendu handia" sortu du. "Honen aurrean, iruditzen zaigu arazo larri hau bideratzeko zenbait eliz erakunderen arduradunek erabilitako prozedura ez dela, inola ere, bidezkoa eta onargarria izan, ez Ebanjelioaren ikuspegitik, ez giza duintasunaren ikuspegitik begiraturik", diote gutunean.
Idatziaren sinatzaileen ustez, "ikerketa eta formulazio teologikoa egiteko beharrezkoa den askatasunari begirune handiagoa" zor zaio.