Ruandari buruzko erakusketa bat zabalduko dute gaur

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 10a, 12:09

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du, eta Betharrametan dago ikusgai

Gaur 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta, bihar eta etzi, 12:00etatik 14:00etara bitartean

Gaur arratsaldeko seietatik eta igande eguerdira bitartean, Betharrametan Ruandari buruzko argazki erakusketa zabalduko du Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak.

Erakusketak Hirugarren Munduari begira izenburua du. Bertan, Behar Bidasoak jasotako diru laguntzekin Ruandan egin dituen hainbat azpiegituren berri emango du, argazkien bidez. Gaur 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta, bihar eta etzi, 12:00etatik 14:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide