Iñaki Alkortak hiru sari Ordizian

Uztarria.eus 2010ko ira. 10a, 13:09

Iñaki Alkorta, Uztarria herri aldizkariak egindako erreportajerako argazkian.

Pirineika arrazako abelgorrien lehiaketan lortu zituen hiru sariak

.60 hilabete baino gehiagoko abelgorrien sailean lehenengo postua eskuratu zuen Alkortak

Inaki Alkorta azpeitiar gazteak hiru sari eskuratu zituen joan den asteazkenean, irailak 8, Ordiziako gazta, barazki eta ganadu txapelketaren baitan egindako Pirineika arrazako abelgorrien lehiaketan. Ganadu kontrolatzailea da Alkorta eta Urraki bideko Garagartza Gain baserrian ditu abereak

12-18 hilabete bitarteko behien artean bigarren postua lortu zuen azpeitiarrak. Hori dela-eta, 210 euro eta garaikurra jaso zituen opari. 60 hilabete baino gehiagoko abelgorrien sailean lehenengo postuan izan zen Alkorta, eta 300 euroko diru saria eta garaikurra eman zizkioten. Jaso zuen hirugarren saria, berriz, produkzio onenarena izan zen.

2007an joan zen lehenengo aldiz Alkorta Ordiziako txapelketara. 2008an, berriz, txapela lortu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide