30 ikastarotik gora eskainiko ditu Udal Euskaltegiak ikasturte honetan

Uztarria.eus 2010ko ira. 10a, 14:09

Matrikula egiteko azken eguna hilaren 24a izango da

.16 urte baino gehiago dituen edozeinentzat antolatu dituzte ikastaroak

Euskara ikasteko bide zuzena da Azpeitiko Udal Euskaltegiak 2010-2011 ikasturterako aukeratu duen leloa. Jendea euskara ikastera animatzea da Udal Euskaltegiaren helburua.

Aurten ere 30 ikastarotik gora antolatu dituzte hamasei urte baino gehiagoko euskaldunentzat, erdaldunentzat, etorkinentzat, gurasoentzat, administrazioko langileentzat, irakasleentzat, osasun arloan dabiltzanentzat, ostalaritzako langileentzatÂ… Ikastaro hauen bitartez hainbat titulu eskuratzeko prestaketa jasoko dute ikasleek, eta ikasleei egokitutako ordutegia izango dute ikastaroek. Modu horretan, klaseak goizez, arratsaldez zein gauez eskainiko dira.

Euskara ikastera animatzen direnek matrikula egiteko aukera dute dagoeneko eta hilaren 24an bukatuko da epea. Izena euskaltegian bertan (Perdillegi 1 behea), 943 81 19 47 telefono zenbakira deituta edo Internet bidez egin daiteke; euskaltegia@erabili.com helbidera idatzita edo www.erabili.com webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide