Ikasberri Kros Mixtoa urriaren 30ean izango da aurten

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 13a, 12:09

Herrian egiten ari diren hainbat lanengatik ibilbidea aldatu egingo dute

Hala ere sei kilometroko luzera izango du

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatzen duen Kros Mixtoa urriaren 30ean izango da. Beraz, bertan parte hartu nahi dutenek bikoteak osatzen eta prestatzen joateko denbora daukate oraindik ere.

Lasterketa mistoa 18:00etan izango da eta sei kilometrotako ibilbidea izango du. Hala ere, iazko ibilbide bera ez dela izango aurreratu dute Ikasberri Kirol Elkartekoek, "herrian egiten ari diren obrengatik iazko ibilbideak hainbat aldaketa izango du, baina hala ere luzeran eta ezaugarrietan ez du aldaketarik izango; hau da, aurtengoa ere laua izango da".

Lasterketan parte hartzeko bikoteko aurrez 20 euro ordaindu beharko dira eta, egunean bertan, 30 euro. Izena, berriz, honako tokietan eman daiteke: Aradi Kirolak-en, Aitzaki Kirolak-en eta Mugi Kirolak-en eta, Internetez, www.herrikrossa.com -en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide