Urrestillako lokal berriaz bilera deitu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 13a, 12:09

Haur eta nerabeentzako izango den lokalari buruz ariko dira Gazteriakoak astearterako deitu duten batzarrean

Bilera 21:00etan izango da, haurreskolaren aurreko lokal berrian

Datorren astearterako Urrestillan bilera deitu du Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak. Bilera 21:00etan izango da, haurreskolaren aurreko lokal berrian. Batzarrera, berriz, Urrestillako haur eta gaztetxoen edo nerabeen gurasoak deitu dituzte.

Gazteria Saileko arduradunek azaldu dutenez, deitu duten bilera orainarte zabalik egon den lokalaz hitz egin eta orain irekiko duten haur eta nerabeentzako lokal berriaren erabileraren inguruan informatzeko da: "Funtzionamenduaz, ordutegiaz, lokal bakoitzaren erabileraz... hitz egiteko da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide