Lan Mobel ISB, beste behin ere irabazle

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 14a, 11:09

Arabako Aurteneche Maquinaria saskibaloi taldearen aurka aritu zen

.81-85 gailendu zen talde azpeitiarra

Denboraldiaurre bikaina egiten ari da Iraurgi Saskibaloi Elkarteko gizonezkoen lehen taldea. Oraingo honetan, EBA Ligako Aurteneche Maquinaria taldea mendean hartu du Lan Mobel ISBk, 81-85 emaitza eginda.

Kasu honetan, lagunarteko norgehiagoka maila bat beherago ari den taldearen kontra jokatu du Lan Mobel ISBk. Baina egun batzuk lehenago maila bereko Espainiako Zilarrezko LEB mailako Oviedori irabazi zion.

Aurtenechekoen aurkakoan ez zen bikain-bikain aritu, baina hala ere partida guztian jokoaren erritmoa Urolako taldeak jarritakoa izan zen. Arabakoen kontrako partidak aste honetarako lagunartekoetarako erritmoa hartzen lagundu die Iraurgikoei. Bihar, EBAko Estelaren kontra jokatuko du eta, larunbatean, berriz, Zilarrezko LEB mailako Guadalajararen aurka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide