Xanjuandegiko Auzo Elkarteak lehenengo aldiz AuzoRock musika jaialdia antolatu du irailaren 17 eta 18rako. Sanjuandegin, garai bateko bodega edo egun Xanjuandegiko Auzo Elkartearen lokal aurrean izango dira kontzertuak. Bi egunetan zortzi musika talde ariko dira: batzuk herrikoak eta besteak kanpokoak.
Irailak 17, ostirala
20:00etan, Arantzetan taldearen kontzertua.
22:00etan, Azkaiter Pelox eta Abaro taldeen emanaldia.
Irailak 18, larunbata
18:00etan hasita, In your face, Dark Code, Pill Head, Bronze eta Karkaba taldeen kontzertuak izango dira.