Haur eta gazteentzat lokal bana

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 15a, 13:09

Nerea Aldai Hezkuntza zinegotzia eta Aloña Larrañaga Gazteriako teknikaria.

Lokal berria zabaldu dute 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat

Lehendik zabalik zegoen beheko lokala 6 urtetik 18ra bitartekoentzako izango da hemendik aurrera

Haurreskolaz gainera , 0 urtetik 6 urtera bitartekoentzako aisialdirako lokal berria ere zabaldu dute Urrestillan. Hau, haurreskolaren aurreko eraikinean dago eta gurasoen laguntzari esker jarri dute martxan, astelehenetik larunbatera 15:00etatik 20:00etara bitartean.

Lokal berria ireki dutenez, lehendik zabalik zegoen beheko lokala, 6 urtetik 18ra bitartekoentzako izango da hemendik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide