Lagun arteko partida jokatuko du gaur Lan Mobel ISBk

Uztarria.eus 2010ko ira. 15a, 14:09

Azpeitiko kiroldegian izango da neurketa, 19:45etik aurrera

Azpeitiarrek CD Estela kantabriar taldea izango dute aurkari

Denboraldiaurreko partida jokatuko du gaur, asteazkena, Lan Mobel ISB taldeak. EBA Ligako CD Estela kantabriar taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Azpeitiko kiroldegian, 19:45ean hasita.

Gaurko partidan jokatuko du lehenengo aldiz Anthony Paez Lan Mobel ISBk fitxatu berri duen jokalariak. Austriako Ligako Oberwart Gunners taldean jokatu duen hegaleko jokalaria da Paez. Aurretik, ordea, 2007-2008ko eta 2008-2009ko denboraldiak Britainia Handiko BBL-ko Worcester Wolves saskibaloi taldean egin zituen.

Denboraldia geroz eta gertuago

Hainbat aste daramatza Lan Mobel ISBk denboraldia prestatzen. Urriaren 3an hasiko jokatuko dute Zilarrezko LEB Mailako aurreneko partida, Errioxan, Clavijo taldearen aurka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide