Tonbolako zozketaren opari guztiak banatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2010ko ira. 15a, 19:09

Play Station 3-aren, lau lagunentzako afariaren eta hiru otarreen jabeak agertu dira

Horrenbestez, irailaren 16an indarrean sartuko ziren ordezko zenbakiak bota daitezke

San Inazio festetan jarri zuen tonbolako zozketaren opari guztiak banatu ditu dagoeneko Uztarria Komunikazio Taldeak. Abuztuaren 1ean, tonbola ixterakoan, egin zen zozketa -egun bereko albiste honetan dituzue zenbaki saridunak eta horien ordezkoak-.

Abuztuan Uztarriak ateak itxi zituen oporrengatik eta, horrela, iraileko lehen hamabostaldia bukatu arte indarrean izan dira zenbaki titularrak. Hamabost egun hauetan zehar, Play Station 3-aren, lau lagunentzako afariaren eta hiru otarreen jabeak agertu dira. Horrenbestez, irailaren 16an (bihar) indarrean sartuko ziren ordezko zenbakiak bota daitezke, ez baitute baliorik.

Uztarria Komunikazio Taldeak berriro eskertu nahi du saninazioetan tonbolan txartelak erosi zituen jende guztia eta, nola ez, tonbola antolatzerakoan era batera edo bestera laguntza eman zuen jendea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide