Ilunpekoek larunbatean dituzte pilotako saioak

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 16a, 12:09

Frontoi txikin izango dira entrenamenduak

.7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituzte saioak

Ilunpe Pilota Elkartekoek larunbat honetan hasiko dute denboraldi berria. Egun horretan bertan deitu dituzte pilotako lehen entrenamenduak, Frontoi Txikin. 7 eta 8 urteko haurrek 09:00etan hasiko dituzte pilotako entrenamenduak; 9 eta 10 urte artekoek 10:00etan; eta, 11, 12 eta 13 urte artekoek, 11:00etan.

Pilotan ikasi eta jarduteko gogoa dutenek entrenamenduetara azaldu besterik ez dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide