Itsasi Euskal Kultur Taldeak datorren ikasturteko dantza ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du datorren astean. Astelehenean, hilaren 20an, irekiko dute eta asteazkenera bitartean egongo da zabalik, 17:30etik 19:00etara. Aurten, gainera, lokal berrian emango dituzte dantza eskolak, lehen Zapo Txoko zegoen lekuan, hain zuzen ere. Izena ere bertan eman beharko da.
- euroko urteko kuotaren truke lau urtetik gorako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte dantza ikastaroetan. Bestalde, datorren ikasturtean ikastaro berria jartzeko asmoa dute; hala, 16 urtetik gorakoentzako eskolak emateko asmoa dute, horretarako taldea osatuz gero.