Ipuin kontaketak astelehenean hasiko dira

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 16a, 12:09

Abendura bitartean hamar saio eskainiko dituzte

Udal Liburutegian izango dira saio guztiak

.4 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte aurten ere Udal Liburutegiko arduradunek. Datorren astelehenean izango da aurreneko saioa, 18:00etan. Kontukontari ipuin kontalariaren txanda izango da astelehenean, eta saioa 6 urtetik 9 urtera arteko haurrentzat izango da.

Aurten, Udal Liburutegiak 21. aldiz antolatu ditu haurrentzako ipuin kontaketa saioak. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta haur eta gaztetxoen artean liburu zaletasuna suspertzeko helburuarekin antolatzen ditu.

Hamar saio

Saio guztiak liburutegian bertan izango dira 18:00etan hasita, eta ordua errespetatzeko eskatu dute. Aurtengo ekitaldi honetan hamar saio izango dira. Ipuin kontalarien artean, besteak beste, honakoak ariko dira: Pello Añorga, Lupe Lekuona, Maite Franko, Miriam Mendoza eta Kontu-kontari.

Ipuin kontaketa saioak

Enparan Dorretxeko Udal Liburutegian izango dira ipuin kontaketa saioak, denak 18:00etan hasita.

  • Irailak 20. Kontu-kontari kontalaria, 6 urtetik 9 urtera artekoentzat.
  • Irailak 27. Kontu-kontari, 5 urteko haurrentzat.
  • Urriak 4. Kontu-kontari, 4 urteko haurrentzat.
  • Urriak 18. Pello Añorga, 6 urtetik 9 urtera artekoentzat.
  • Urriak 25. Maite Franko, 5 urtekoentzat.
  • Azaroak 8. Maite Franko, 4 urtekoentzat.
  • Azaroak 15. Pello Añorga, 5 urtekoentzat.
  • Azaroak 22. Lupe Lekuona, 4 urtekoentzat.
  • Azaroak 29. Miriam Mendoza, 5 urtekoentzat.
  • Abenduak 13. Pello Añorga, 4 urtekoentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide