Aretoko dantzen ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2010ko ira. 16a, 14:09

Urriaren 2an hasi eta ekainera bitartean larunbatetan izango dira ikastaroak

Taldea osatu ahal izateko gutxienez 16 lagunek eman behar dute izena

Urriaren 2an, larunbata, hasiko dira Joxe Mari Orbegozo dantzariak gidatutako aretoko dantza ikastaroak. Ekainera arte izango da ikastaroa.

Izena emateko epea irekita dago, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenek igerilekuan eman beharko dute izena. Klaseak larunbatetan izango dira: hasi berrientzat 11:00etatik 12:45era bitartean, eta esperientzia dutenentzat, berriz, 16:00etatik 17:50era eta 17:50etik 19:40ra.

Tangoa, rock and rolla, pasodoblea, valsa, salsa, cha-cha-cha eta beste hainbat dantza ikasteko aukera izango da ikastaroan. Hori bai, hamasei laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa hasi ahal izateko. Bazkideek 20'11 euro ordaindu beharko dute hilean eta bazkide ez direnek, berriz, 35'11 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide