Lan Mobel ISBk irabazi egin zuen atzoko lagun arteko partida

Uztarria.eus 2010ko ira. 16a, 14:09

.75-60 nagusitu zen talde azpeitiarra

Anthony Paez, Iraurgiren azken fitxaketak, 8 puntu lortu zituen

Atzo, asteazkena, arratsaldean Lan Mobel ISB 75-60 irabazi zuen CD Estela kantabriar taldearen aurka jokatu zuen partida.

Partida hasi orduko 11 puntuko aldea atera zion Iraurgik Estelari. Lehenengo laurdena 16 eta 15 bukatu zen etxekoen alde. Bigarren laurdenean, Estela aurretik ibili baldin bazen ere, 36 eta 32 gailentzea lortu zuen Iraurgik. Hirugarren zatian, 14 punturen aldea lortu zuen talde azpeitiarrak, eta 75-60 amaitu zen partida, Iraurgi ISB-ren garaipenarekin.

Partidako jokalari onenak Chris Mortellaro (15 puntu) eta Reggie Bratton (14 puntu) izan ziren. Anthony Paez, Iraurgiren azken fitxaketak, 8 puntu lortu zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide