Errepresaliatuen aldeko ekimena egingo dute bihar Xoxoten

Uztarria.eus 2010ko ira. 17a, 14:09

.13:00etan ekitaldia egingo dute

.14:00etan, berriz, bazkaria izango da eta txartelak Orkatzen erosi daitezke

Urteroko legez, aurten ere Urola eskualdeko errepresaliatuen aldeko ekimena egingo dute. Bihar, larunbata, izango da omenaldia, 13:00etan hasita. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute. Bazkarira joan nahi dutenek sarrera Orkatz tabernan erosi beharko dute.

Aurreko urteetan uda hasieran, ekain edo uztailean, egin izan zuten ekimena, baina aurten irailean egitea erabaki dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide