Kirol elkarteek udal diru laguntza eskatzeko epea zabalik dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 17a, 15:09

Urrian, "ohiko jarduerari lotutako kirol modalitateetako elkarteek" egin beharko dute eskaera

Epea urriaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik

Herriko kirol elkarteek 2011. urteko udal diru laguntza zuzenak eskatzeko epea zabaldu du Udaleko Kirol Sailak. Eskaera urriaren 1etik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan.

Diru laguntza hauek "ohiko kirol jarduerari" lotutakoak direla azaldu dute Udalekoek. "Urte naturalari lotutako kirol-modalitateek" urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte diru laguntza eskaerak.

Diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioa Oinarri Arautzaileetan zehaztutakoa da, baina dokumentazioak 2009-2010eko denboraldian oinarritutakoa izan behar du.

Aldiz, diru laguntza eskaera urtarrilean egin behar dutenek, 2010ean oinarritutako dokumentazioa aukertu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide