Azpeitia eta Peruko Azpitia herria, senidetze bidean

Uztarria.eus 2010ko ira. 11a, 12:09

Imanol Elias eta Ana Mendizabal ostiralean senidetzearen inguruan eskaini zuten prentsaurrekoan.

Azpeitiko Udalak Peruko Azpitia herriarekin senidetze-akta sinatuko du

Irailaren 24an, ostirala, izango da ekitaldia

Azpeitiko Udalak Peruko Azpitia herriarekin senidetzeko asmoa agertu du. Hori dela-eta, irailaren 23an, ostegunean, Azpitia herriko bi ordezkari etorriko dira asteburu pasa Azpeitira. Ostiralean, hilak 24, harrera ofiziala egiteaz gain senidetze-akta sinatuko dute bi herrietako arduradunek. Asteburua Azpeitian pasatuko dute eta herria zein inguruak ezagutuko dituzte.

Imanol Elias Odriozola historiagileak Azpitia eta Azpeitiaren inguruko azterketa bat egin du eta bi herrien arteko lotura nolakoa den aztertu du. Ana Mendizabal Azpeitiko Udaleko Euskara zinegotziaren esanetan, "Imanolek lan pila egin du, eta lan hori eskertze diogu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide