Aurtengo udan iaz baino jende gutxiago ibili da kanpoko igerilekuan. Ekainaran 12an ireki eta hil honen 12an itxi zuten igerilekuan iaz baino %13,5 erabiltzaile gutxiago izan dira. Guztira, 36.119 erabilpen. Hau da, iaz baino 5.636 sartu-irten gutxiago izan dira igerilekuan. Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren iritziz, "eguraldiak ez digu lagundu eta, ondorioz, iaz baino erabilpen gutxiago izan ditugu".
Udan igerilekuko zerbitzua erabili duten pertsonen gehiengoa Kirol Patronatuko bazkideak ziren: 31.565 (%87). Aldiz, 4.554 (%13) izan dira bazkide ez direnek egindako erabilpenak.
- Kanpoko igerilekua 92 egun egon da zabalik
- 36.119 bisita izan ditu. Batez beste, egunean 392 lagun.
- Ekainetik irailera bitartean, uztaila izan da jende gehien bildu duena: 14.145 lagun. Ondoren, abuztua (10.824), gero ekaina (6.984) eta azkenik, iraila (4.169).
- Jende gehien izan den eguna, uztailaren 1a izan da: 1.228 lagun.
- Zabaldutako 92 egunetik, 40 izan dira eguzkitsuak