Joan den ostegunetik Joseba Segurola Xegu
azpeitiarra, Itsaso Zaldua hernaniarra eta Oihan Barandalla etxarraiarra epaitzen ari dira Parisen (Frantzia), ETAko kide izatea leporatuta. Epaiketako lehen saioak lehengo ostegun eta ostiralean izan ziren eta aste honetan bertan bukatzea aurreikusi zuten.
Azpeititik hainbat herritar joan zen Parisera epaiketako lehen egunean presoei elkartasuna eta babesa adieraztera. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, joan zirenetako batzuk denbora laburrez, baina presoekin egoteko aukera izan zuten. Babesa ematera joan ziren herritarrek Pariseko elkartasun komitearen laguntza izan zuten uneoro.