Ekitaldi desberdinak izango dira Gudari Egunaren baitan

Uztarria.eus 2010ko ira. 22a, 11:09

.35 urte dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituela frankismoak

Larunbat honetan Otaegiri omenaldia egingo diote Nuarben, astelehenean manifestazioa Azpeitian

Frankismoak 1975eko irailaren 27an fusilatu zituen Angel Otaegi nuarbetar eta Juan Paredes Manotas Txiki zarauztar etakideak. Harrezkero Gudari Eguna ospatzen da Euskal Herrian eta, besteak beste, aurten ere antolatu dute Azpeitian ekitaldirik. Hainbat ekimen izango dira hilaren 25 eta 27an.

Azpeitiko egitaraua

Irailak 25, larunbata

  • 09:00: Azpeitiko plazatik abiatuta Nuarbera mendi martxa.
  • 12:30: ekitaldia Nuarben.
  • Bazkaria Nuarben.

Irailak 27, astelehena

  • 19:30: manifestazioa Azpeitian, plazatik abiatuta.

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeak Angel Otaegiren biografia aurkeztu zuen 2001ean, Iban Arregik idatzitakoa.

Bestetik, Txiki fusilatu zuenean lurrean geratu ziren bala zorroak eskuratu zituzten aurreko astean haren amak eta anaiak. Berria.info-k bideoa egin du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide