Udalbiltzaren kontrako epaiketaren jarraipena irailaren 30era atzeratu dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 22a, 19:09

Hilaren 29an zen egitekoa saioa, baina egun horretarako UGT eta CCOO sindikatuek deitua duten greba orokorra dela-eta aldatu egingo dute

Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra daude auzipetuen artean

Udalbiltzaren kontrako epaiketak aurrikusitakoa baino egun bat beranduago, irailaren 30ean, izango du jarraipena Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Hilaren 29an zen egitekoa saioa, baina egun horretarako UGT eta CCOO sindikatuek deitua duten greba orokorra dela-eta aldatu egingo dute, Berria.info webgunean aurreratu dutenez.

Aldaketa horrek aurrez iragarrita zegoen egutegian nola eragingo duen ez dute oraindik argitu. Izan ere, hasieran, irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean ziren egitekoak epaiketaren hurrengo hiru saioak.

Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra daude auzipetuen artean.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide