Lan Mobel ISBk 74-66 irabazi dio Oviedori

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 27a, 12:09

Espainiako Zilarrezko LEB mailako Iraurgik herenegun jokatu zuen denboraldiaurreko azkeneko partida

Datorren asteburuan hasiko dute denboraldia Lan Mobel ISBkoek, Errioxan

Espainiako Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel ISBk denboraldi berrirako taldea aurkeztu du Azpeitiko kiroldegiko zaletuen artean. Herenegun maila bereko Oviedoren kontra lagunartekoa jokatu zuen. Orain ere, Iraurgi gehiago izan da, 74-66 irabazita. Hilaren hasieran Oviedon (Asturias, Espainia) jokatu zuen hango taldearen kontra eta, orduan ere, Lan Mobel ISBk irabazi zuen.

Lan Mobel ISBko jokalarien artetik puntu gehien Chris Mortellarok lortu zituen, 16; segidan, 11na Anthony Paezek eta Borja Martinezek. Xabier Osa, Xaboherenegun itzuli zen berriro kantxara, min hartuta egon ostean.

Denboraldia datorren asteburuan estreinatuko dute Lan Mobel ISBkoek. Lehen partida Errioxan (Espainia) jokatuko dute Clavijoren kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide