Edanda zihoan gidari bat atxilotu dute, gizonezko bat harrapatu eta ihes egiteagatik

Uztarria.eus 2010ko ira. 26a, 12:09

Larunbat goizeko 2:10 inguruan gertatu zen ezbeharra, Jose Artetxe kalean

Zebrabidea pasatzen ari zen 58 urteko gizonezko bat harrapatu zuen autoarekin

Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den larunbat goizean. Antza denez, oinez zihoan 58 urteko gizonezko bat harrapatu zuen autoarekin eta ondoren ihes egin zuen gertaeraren lekutik.

Larunbat goizeko 2:10 inguruan gertatu zen ezbeharra, Jose Artetxe kaleko (Pastorkua ingurua) zebrabidean. Ertzaintza gertaera jasotako lekuan zegoela, legezkoa baino gehiago edanda zegoen gizon bat agertu zen, istripuaren erruduna bere senitarteko bat izan zela esanez.

Ertzain etxera eraman zuten ondoren eta, gertatutakoaren adierazpenak jaso ondoren, istripuaren erruduna bera izan dela erabaki eta atxilotu egin zuen Ertzaintzak.

Biktimak zauri larriak jasan zituen eta ospitalera eraman zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide