Romain Sicard hazpandar txirrindulariak lau urterako berritu du kontratua

Uztarria.eus 2010ko ira. 29a, 12:09

Euskaltel-Euskadin jarraituko du

Profesional gisa bere lehen garaipena 2009ko maiatzean lortu zuen

Romain Sicard (Hazparne, 1988) txirrindulariak lau urterako berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin.

Profesional gisa bere lehen garaipena 2009ko maiatzean lortu zuen, Asturiasen (Espainia), Narancoko igoeran. Hiru aste beranduago Ronde de l'Isard-eko etapa nagusia irabazi zuen, Frantzian.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. 5.500 lagun bizi dira Lapurdiko herri horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide