Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949)irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai beka. Bederatzi lan aurkeztu ziren guztira, eta Agirreren Zwei frauen eleberria izan da aukeratua.
Eleberriak literatura eta bikote bizitza ditu gai nagusitzat.
Orain urtebete izango du Joxean Agirrek bere lanari azken ukituak emateko, eta datorren urtean argitaratuko du Elkarrek eleberria.