Atzo eguerdian hartu zuten Ikasberri Azpeitiko Ikastolako kideek datorren urteko Kilometroetako lekukoa. LH 2.mailako ikasle bat izan zen lekukoa jaso zuena.
Pasaia-Lezon ospatu ziren atzo Kilometroak eta datorren urtean, 2011.ean, Azpeitian izango dira hirugarrenez. Hori dela-eta, atzo, 20:00ak pasatxoan Jose Artetxe kaletik hasita, kalejira egin zuten hainbat herritarrek. 20:15ak inguruan, udaletxe azpian, lekukoari harrera egin zioten eta ekitalditxoa segidan. Bertso batzuk ere abestu zituzten ikasleek eta Ikastolak 2011ra begira dituen asmoen eta erronken berri eman zuten.
Azpeitian bi aldiz ospatu dira Kilometroak: 1979an eta 2000an .
Atzoko harrera-ekitaldiko argazkiak ikusteko egin klik hemen .