Antonio Aristik Seat Leon Superkopan hirugarren egitea lortu zuen igandean, Nafarroako zirkuituan jokatu zen Espainiako Kopako Iraupeneko proban.
Bi lasterketa jokatu zituen urrestildarrak Harriet Arruabarrenarekin batera. Lehenengo lasterketan bigarren postua gertu izan zuen Aristik, baina ez zuen lortu.
Orain dela bi asteburu jokatutako proban podiumeko bigarren postua eskuratu zuen urrestildarrak.