Pako Aristik (Urrestilla, 1963) idatzitako Nemesioren trikitixa liburua aurkeztu zuen atzo, asteartea, Elkar argitaletxeak Donostian.
Haur literaturako liburua da Nemesioren trikitixa, eta 5 eta 9 urte bitarteko haurrentzako dago idatzita. Amak hala nahi duelako, trikitia ikasten hasten den semearen istorioa da liburuaren muina.