Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako Klik lehiaketako argazkiak ikusgai daude

Uztarria.eus 2010ko urr. 6a, 13:10

Orkatz tabernan daude lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusgai.

Botoa Orkatzeko barran dagoen kutxan eman beharko da

Argazki irabazlearen egileak bi lagunentzako afaria irabaziko du

Orkatz Kultur Elkarteak III. Klik Argazki Lehiaketa antolatu zuen udarako. Uztailean hasi eta irailaren bukaera bitartean argazkiak bidaltzeko aukera izan dute herritarrek. Argazkien gaia, oporrak eta presoak izan da. Guztira, 58 argazki jaso dituzte eta dagoeneko ikusgai daude Orkatzen bertan. Munduko hainbat txokotan ateratako argazkiak daude: Colombia, Senegal, Montenegro, Tailandia, Grezia, Frantzia, Herrialde Katalanak, Espainia...

Datozen bi asteetan nahi den argazkiari botoa emateko aukera izango da, eta argazki horren zenbakia barran dagoen kutxan sartu beharko da. Boto gehien jasotzen duen argazkiaren egileak bi lagunentzako afaria irabaziko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide