Auto batek oinezko emakume bat harrapatu du Ezkuztako gasolindegi aurrean. 14:45ak aldera gertatu da ezbeharra eta bi anbulantzia joan dira istripuaren tokira. Emakumea anbulantzia barruan sartu dute eta 15:15ean ospitalera eraman dute. Istripuaren lekukoek azaldu dutenez, Renault Megane markako autoa Zestoatik Azpeiti aldera zetorren eta emakumea gasolindegi aldetik bestaldera errepidea gurutzatzen hasi da. Emakumeak buruan kolpe handia duela ere esan dute. Ertzaintzak jardun du trafikoa zuzentzen.