Pasatu den igandean, hilak 10, jokatu zen Euskal Herriko Dantza Txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan.
Bertan izan zen Jon Ibarguren azpeitiar dantzaria Idoia Besada pasaiarrarekin. Hamar bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta Ibarguren eta Besadak jantzi dotoreenaren saria eskuratu zuen. Hori dela-eta, garaikurra eta 200 euroko diru-saria eman zizkieten.
Aurtengo txapela bizkaitarrentzat izan da, Aritz Pascual eta Nagore de las Cuevas sestaoarrak izan baitziren dantzari irabazleak. Bigarren, Hernaniko Xabier Segura eta Lierni Martiarena sailkatu ziren, eta Bergarako Mikel Igartua eta Ibane Baseta, hirugarren. Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Besada pasaiarrak zazpigarren postua bereganatu zuten, 100 puntu lortu ondoren.