Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Argazki Elkarteak elkarrekin antolatu dute Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya. Azaroaren 7an, igandea, izango da.
Azkoitiko Martitte auzoaren inguruan egingo dute Argazki Rallya eta bi ordu inguruko ibilbidea izango da. Aurreko urteetan bezalaxe egunean bertan eman behar da izena, Azpeitiko Argazki Elkartean (Perez Arregi plaza), 09:00ak eta 09:30ak bitartean. Izena ematearekin batera, bost euro ordaindu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzak, eta hamasei urtetik beherakoek ez dute batere ordaindu beharko. Argazki Rallyan landu beharreko gaiak izena ematerako orduan jakinaraziko ditu Argazki Elkarteak.
Argazki Rallya 13:30ean bukatuko da, Martitteko tabernan argazkiak deskargatu eta gero. Argazkilari bakoitzak 50 argazki ateratzeko aukera izango du, baina behin aterata ezingo dira borratu.
Argazki onenaren saria eta herritarren ateratako argazki onenaren saria lehen hiru sailkatuentzat izango da. Hamasei urtetik beherakoen artean ere lehen hirurek jasoko dute saria. Sari banaketa azaroaren 27an izango da 18:30ean, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan.