Datorren larunbatean, hilaren 23an, kontzertu ugari izango dira arratsaldetik goizaldera bitartean. 17:00etan hasiko dira kontzertuak Txarrantxa tabernan, eta Destr-oi! eta Dirty Brothers taldeek joko dute.
Gauean, berriz, Gaztetxean hiru kontzertu izango dira: Heel Beer Boys, Neallta Folla eta Agressive Combat. Hell Beer Boys taldeak diska berria aurkeztuko du, eta sarrera ordaindu egin behar da. Sarrera eta diska zazpi euro ordaindu beharko da eta sarrera bakarrik bost euro.
Orkatzen ere bai
Orkatz Kultur Elkarteak ere kontzertuak antolatu ditu. Txarrantxakoak bukatutakoan hasiko dira Garraxika eta Pill Head taldeen kontzertuak.
Beraz, arratsaldetik gauera arte musikaz gozatzeko aukera izango da larunbatean.