Antonio Aristi irabazle Jerezen

Uztarria.eus 2010ko urr. 19a, 11:10

Lasterketa ondo hastea izan zen garaipenaren gakoa

Hemendik bi astera Herrialde Katalanetan izango da gidari urrestildarra

Antonio Aristik Seat Leon Superkopan lehenengo postua lortu zuen igandean, Jerezeko zirkuituan jokatu zen proban. Lasterketa ondo hasi zuen gidariak eta horrek garaipenerako ateak ireki zizkion.

Orain dela hilabete jokatutako proban podiumeko bigarren postua eskuratu zuen urrestildarrak. Aldiz, duela bi aste jokatutako lasterketan hirugarren postuan izan zen urrestildarra.

Denboraldia gaizki hasi bazuen ere, puntu ugari ari da lortzen azken lasterketetan Aristi. Hemendik bi astera Herrialde Katalanetan izango du lasterketa urrestiladarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide