Larunbatean, hilak 23, Plazak bete, Udalbiltza aske! elkarretaratzea egingo dute plazan, 12:30ean. Udalbiltzaren kontrako auzian 21 lagun daude auzipetuta; tartean, Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra.
Joan den uztailaren 15ean hasi zen Udalbiltzaren aurkako epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Oraindik ez da bukatu auzia, baina azken txanpan sartuta dago dagoeneko. Izan ere, Urriaren 27an bukatuko da Udalbiltzaren kontrako epaiketa. Hala ere, hilaren 25ean eta 26an ere egingo dituzte saioak.
Ikusi aurretik ateratako albisteak
Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek
Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk
Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu
Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren
Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu
Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du
Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'
Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'
Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan
Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du
Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu
Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik
Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .