Surferako geroz eta zaletasun handiagoa dago herrian. Hori dela-eta, larunbatean, azpeitiarren Hirugarren Surf Txapelketa jokatuko dute Zarautzen. Azpeitiko hainbat surf zale arituko dira olatu gainean dantzan. Kanala izenez ezagutzen den inguruan egingo dute txapelketa, eta kanporaketak 09:00etan hasiko dira. Goiz osoan zehar hainbat tanda egingo dituzte eta arratsaldean, finala jokatuko dute sailkatzen direnek.
Denis Elorza surflariaren esanetan, "39 bat azpeitiar daude izena emanda lagun arteko txapelketan".
Orain arteko txapelak
Aurtengoa, txapelketa egiten den hirugarren aldia izango da eta, jokatu diren aurreko bi edizioak Ugutz Karrerak irabazi ditu.
Eguraldi kaskarra
Udazkeneko giroan murgilduta, tenperaturek behera eta euria egingo duela iragarri dute metereologoek. Gainera, olatu handiak iragarri dituzte.