Santu Guztien Eguna ospatuko da azaroaren 1ean, astelehenean. Hori dela-eta, herriko loredendak hasi dira loreak saltzen, eta herritarrak hilerrira joan-etorrian.
Hilerrira ezin da igo Txaribarko Errebaletik (parrokia aldea) azpiegiturak hobetzeko lanak direla-eta. Horrenbestez, Soreasu auzotik joan behar da hilerrira. Jaitsi, berriz, Takolo baserritik egin beharko da.