Aginagarako irteera eta senidetze bazkaria prestatzen ari dira Baigeran

Uztarria.eus 2010ko aza. 2a, 18:11

Azaroaren 11n joango dira erretiratuak Aginagara eta 14an izango dute bazkaria

Bi ekintzetarako izenak emateko epea hilaren 4tik 11ra luzatuko da

Baigera erretiratuen elkartea hil honetarako bi ekitaldi prestatzen ari da: Aginagara egingo duten irteera batetik, eta urteroko senidetze bazkaria, bestetik. Azaroaren 11n joango dira erretiratuak Aginagara eta 14an izango dute bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean.

Bi ekintzetarako izenak emateko epea hilaren 4tik 11ra luzatuko da. Txartelak Baigeraren bulegoetan jarriko dituzte salgai, 10:30etik 12:30era. Bazkideei bazkidetza txartela aurkeztea gomendatzen zaie elkartetik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide