Urola Ikastolako batxilergo 1.mailako ikasle talde batek bideo bat grabatu du Gazteako Dida
irratsaioak antolatu duen Lipdub lehiaketarako.
Lehiaketako lehenego fasea bukatu da eta 30 bideo inguru jaso dituzte. Bigarren fasea laster hasiko da, epaimahaikideek hamar bideo aukeratu eta gero. Behin hamar bideoak aukeratuta, ikusleek izango dute azken hitza. Beraiek aukeratuko baitute bideorik onena. Bideo onenaren egileek 3000 euroko saria eskuratuko dute.
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago, hemen . Aurkeztutako bideoak ikusteko, berriz, egin klik hemen .