Azpeitiko Udalak langabezian zeuden zortzi pertsona kontratatu ditu hainbat udal azpiegitura berritzeko.
Enparan Dorretxean udalak kontratatutako zortzi langileetatik seik egingo dute lana. Han, liburutegia handitzeko lanak ari dira egiten eta, besteak beste, leiho eta balkoiak margotu, azken solairua berritu, lehen solairuko aretoa liburutegia handitzeko egokitu, paretak txukunduko dituzte hemendik urte bukaerara bitartean.
Enparan Dorretxean bakarrik ez ordea. Izarraitz pilotalekuko lokaletan ere ari dira lanean Udalak kontratatutako beste bi langileak. Frontoiko beheko solairuan Emakumeen Txokoa izango dena egokitzen ari dira.