"Amonak Mikeli egurrezko kutxa zahar bat oparitu dio. Mikelek kutxan amonaren bi soineko, izeba Mariaren takoidun zapata gorriak eta arrebaren kristalez eta botoitxoz jositako kamixeta zuria sartu ditu". Horrela laburbildu du Alaitz Olaizolak Mikel eta Mikaela
liburua. Olaizolak jakinarazi duenez, "Mikelek lehenengo pertsonan kontatzen ditu bere bizipenak liburuan".
Neskatilak protagonista dituzten zortzi liburu aurkeztu zituen atzo, asteazkena, Erein argitaletxeak. Zortzi liburu hauekin hasi dute EreinNeskatilak haur literaturako saila. Liburuetako protagonistak neskatilak dira, eta horien idazle eta ilustratzaile guztiak emakumeak. Olaizolak proiektuarekin "gustura" dagoela jakinarazi du: "Oso gustura nago emaitzarekin eta Idoia Beratarbide marrazkilariaren lanarekin ere bai. Nik ez nuen Mikel protagonista imaginatzen, ez nion aurpegirik jartzen, eta Beratarbidek ondo jakin du Mikel deskribatzen".
Olaizolak antzerki liburuak idatzi izan ditu, baina haur literaturan idazten duen lehenengo liburua da Mikel eta Mikaela
.
Ramoni Ramoni
Atzokoan zortzi liburu aurkeztu zituzten guztira. Ihintza Larrañaga errezildarrak ere parte hartu du proiektuan. Aizpea Goenagak idatzitako Ramoni Ramoni
liburuaren ilustrazioak berak egin ditu.