Azpeitiko gazteleku berria harrera bikaina izaten ari da

Urola Kostako Hitza 2010ko aza. 5a, 12:11

"Egunero-egunero, batez beste 55 lagun etortzen dira", azaldu dute hezitzaileek

Joan den irailean estreinatu zuen Zapo Txoko gaztelekuak Izarraitz pilotalekuaren lehen solairuan

Azpeitiko Zapo Txoko gaztelekuak lokal berria estreinatu zuen joan den irailean Izarraitz pilotalekuaren lehen solairuan. Han hezitzaile jarduten dutenak azaldu dutenez, "izugarrizko arrakasta" izan du toki berriak, "egunero-egunero gazte piloa etortzen da, batez beste 55 lagun". Gaztelekua 12 eta 17 urte arteko gaztetxoentzako dago zabalik. Dagoeneko hainbat ikastaro eta txapelketa jarri dute bertan martxan. Bihar larunbata, azaroak 6, mahai teniseko edo ping pongeko txapelketa jokatuko dute, 17:00etan hasita. Datorren larunbatean, azaroak 13, futbolin txapelketa jokatuko dute, hau ere 17:00etan hasita. Txapelketetan parte hartzeko izena gaztelekuan bertan emna behar da, 943 157161 telefonoan edota zapotxoko@yahoo.es helbidean.

Bestetik, 12-17 urte arteko gazteentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute, gaztelekuan bertan. Azaroak 10, 17, 24 eta abenduak 1ean izango dira saioak, 17:30etik 19:00etara. Izena azaroaren 9rako eman behar da eta parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira. Izena gaztelekuan eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide