Uztarria Komunikazio Taldeak aste honetako Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Joan den astean ere zozkatu zituen sarrerak, eta topaketak bukatu artean, astero, sarrerak oparituko ditugu bazkideen artean.
Aste honetan, hiru antzerki izango dira: ostiralean, Itzurungo Uhinak Antzerki Taldearen eskutik Zer diyon? izeneko emanaldia; larunbatean, Azpeitiko Emakume Tailderraren (Lo)turak lana eta, igandean, Taupada Antzerki Taldearen Isladak antzerkia.
Emanaldi guztiak Izarraitz Pilotalekuan izango dira. Larunbat eta igandekoak 21:30ean eta, igandekoa, 18:00etan. Joan den astean aurkeztu zituen Azpeitiko Udalak XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak.
Emanaldien sarreren zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:
Nork egin du Antzerki Topaketak iragartzen dituen kartela?
Erantzunak bidaltzeko epea ostegun iluntzean bukatuko da. Ostiralean jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.